XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1607. urteko goiz hartan bizi-bizi zegoen Londresko kaia.

Susan Constant izeneko itsasuntzi ikaragarri handia Virginiako lur urrutietara abiatzeko prestatzen ari zen.

Bidaia arriskutsua bazen ere, marinel guztiek uste zutenez, osasuntsu, ondo eta Mundu Berriko urreaz aberastuta itzuliko ziren.

Thomas gaztea estreinekoz itsasoratzen zenez, familia osoa joan zitzaion agurtzera.

- Kontuz ibili indioekin! xuxurlatu zion arreba txikiak musu bat emanez.

Amak, hura entzutean, negarrari eman zion.

- Ez negar egin, ama Thomasek, begiak dirdir zituela.

- Onik aterako gara, ikusiko duzu...

Gizon tantai, horail eta sendo bat igaro zen haien ondotik.

Ile luzea zuen.

Mosketea eta olanazko poltsa zeramatzan.

Bakarrik, agur egiteko inor ez zuenez, kaia igaro, eta jauzia egin zuen untzira jasotzen ari ziren kanoi lepora.

Untzian lanean ziharduen marinel batek hari erreparatu eta lagunari esan zion: